Euskal preso eta iheslari politikoen egoeraren inguruan mobilizatzea eskatu dute, beren bide orriak martxan ezarri ahal izateko.
Bake Bidea elkarteko hautetsiek bultzaturik, ondoan ageri diren izenpetzaileek bat egin dute deialdiarekin, sentsibilitate politiko ezberdinek bat eginez deialdian. Izenpetzaileen artean ageri dira Ipar Euskal Herriko diputatu eta senatari guztiak, Hendaia, Baiona, Miarritze, Angelu eta Donibane Lohizuneko auzapezak eta UMPko departamenduko burua.
Hona izenpetzaileen zerrenda:
Sylviane Alaux, departamenduko diputatu sozialista
Colette Capdevielle, departamenduko diputatu sozialista
Jean Lassalle, departamenduko Modemeko diputatua
Frederique Espagnac, departamenduko senatari sozialista
Jean Jacques Lasserre, departamenduko Modemeko senataria
Jean Rene Etxegarai, Baionako UDIko auzapez eta Euskal Kosta-Aturriko Hiri Elkargoko lehendakaria
Claude Olive, Angeluko UMPko auzapeza
Michel Veunac, Miarritzeko Modemeko auzapeza
Peyuco Duhart, Donibane Lohizuneko UMPko auzapez eta Hego Lapurdiko hiriguneko lehendakaria
Kotte Ezenarro, Hendaiako auzapez sozialista eta kontseilu nagusiko presidenteordea
Max Brisson, UMPko kontseilari nagusia
Alain Iriart, Hiriburuko EH Baiko auzapez eta kontseilari nagusia
Alice Leiziagezahar, EELVeko eskualde kontseilaria
Bruno Karrere, Uztaritzeko auzapeza
Beñat Arrabit, Arrosako auzapez jeltzale eta Garazi Baigorri herri elkargoko presidentea
Jean-Michel Coscarat, Baigorriko auzapeza
Daniel Olkomendi, Izurako EH Baiko auzapeza
Leonie Agergarai, Muskildiko EHbaiko auzapeza
Ruben Gomez, Liginagako auzapeza