Abel Arkenbout. Toxikologoa

«Dioxinek hainbat hamarkada iraun dezakete sedimentuetan»

BERRIA.
jone arruabarrena
2022ko azaroaren 26a
00:00
Entzun
Toxico Watch Herbehereetako fundazioak egindako azken txostenaren arabera, dioxina kantitate handia dago Zubietako erraustegiaren inguruko arrautzetan eta goroldioetan. Txosten horren egileetako bat da Abel Arkenbout, eta harekin mintzatu da BERRIA.

Ikusi gehiago:Asensiok esan du Toxico Watchek kaleratutako txostena «manipulazio politikoa» dela

Dioxina kantitate handiak atzeman dituzue Zubietan.

Neurketak egin genituen erraustegia martxan jarri aurretik ere, eta ez genuen dioxinarik aurkitu, baina planta ireki eta urtebetera jada dioxinak ageri ziren. Orain, arrautzetan, goroldioetan eta pinuetan aurkitutako dioxinak errauskailuko dioxina emisioekin alderatu nahi genituzke. Orain arte ezin izan dugu ikusi errauskailuko errekuntza gasen dioxina emisioei buruzko datuak dituen txostena. Herbehereetan eta Belgikan, berriz, horrelako txostenak eskuragarri daude.

Zer kalte eragin dezakete substantzia horiek ingurumenean eta gizakietan?

Dioxinak oso toxikoak dira, eta minbizia, ugalketa eta garapen arazoak, sistema immunologikoan kalteak eta gure hormonekin interferentziak sortzea eragin dezakete. Gainera, oso iraunkorrak dira: urte asko irauten dute gorputzean. Zoruan eta sedimentuetan hainbat hamarkada iraun dezakete, baita mendeak ere.

PFAS izeneko substantzia batzuk ere aurkitu dituzue, eta kezka piztu dute. Zer dira?

PFAS substantzia talde zabala da, eta nekez kudea eta azter daiteke osorik. Industrian PFAS berri asko erabiltzen dira, baina kezka handia dago zaila delako horiek gero erabat suntsitzea. Baliteke errauskailu modernoek ezin izatea substantzia horiek erabat desagerrarazi.

Arkaitzerrekako kutsadura ere aztertu duzue. Zer ondorio atera dituzue hortik?

Kromoaren, nikelaren, kloroaren eta amoniakoaren kantitate handiak aurkitu ditugu; mugak gainditzen dituzte.

Posible da ingurune hori leheneratzea?

Denbora beharko da kutsadura desagerrarazteko. Ez dakigu kutsatzaile organiko iraunkorrekin kutsatuta dagoen; hala balitz, hamarraldi batzuk beharko lirateke.

 
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.