Digitalizazioaren inguruko «eztabaida publiko serio bat» eskatu dute eragileek

Ipes, Olatukoop, Teks, Ipar-Hegoa, Manu Robles Arangiz eta Iratzar eragileek Euskal Herri digitalerako lehen manifestua aurkeztu dute

Atzo goizean egindako aurkezpena, Errenterian. MAIALEN ANDRES / FOKU.
Irati Urdalleta Lete.
Errenteria
2021eko ekainaren 17a
00:00
Entzun
Garapen teknologikoak demokrazian, lan munduan, hezkuntzan eta gizadian izan dezakeen eragina mahai gainean jarri eta eztabaidatze aldera, Euskal Herri digitalerako lehen manifestua aurkeztu zuten atzo arloko hainbat eragilek, Errenterian (Gipuzkoa): Ipes, Olatukoop, Teks, eta Ipar-Hegoa, Manu Robles Arangiz eta Iratzar eragileek. Digitalizazioa herritarren zerbitzura jarri nahi dute, eta norabide aldaketa bat beharrezkotzat jo dute, iruditzen baitzaie egun digitalizazioaren garapena «aberastasunaren metaketara» bideratuta dagoela: «Finantzen aberastasunen metaketa horretara doa, eta guk manifestu hau egin dugu ezetz esateko. Herritarren zerbitzura jar daitekeen digitalizazio bat badago, egon daiteke edo eraiki behar dugu, eta herritarren zerbitzura jartzeak esan nahi du bizitza duinak sortzera eta aberastasun komuna eraikitzera bideratzea», azpimarratu dute agerraldian.

Hori horrela, iruditzen zaie digitalizazioaren egungo egoerari buruzko «eztabaida publiko serio bat» hasteko garaia dela. «Zehazki, mahai gainean jarri nahi dugu garapen teknologiko honek zer eragin izan dezakeen demokrazian, lan munduan, hezkuntzan eta humanitatean», azaldu dute. Eztabaida eta hausnarketa gizartera zabaldu nahi dute, eta pare bat jarduera antolatu dituzte dagoeneko: batetik, manifestuarekin bat egiten dutenen sinadurak biltzen ari dira —www.euskalherriadigitala.eus webgunean—; beste alde batetik, jardunaldi batzuk antolatu dituzte urriaren 17rako, Errenteriako Lekuona fabrikan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.