Didier Lafitteri omenaldia eginen diote Donibane Lohizunen

Frantziako Poliziak duela 30 urte hil zuen Iparretarrak erakundeko kidea bizkarrean tiro eginez

Aitor Renteria.
Baiona
2014ko martxoaren 1a
00:00
Entzun
Autonomia Eraiki taldeak omenaldia eginen dio Donibane Lohizunen Didier Lafitte zenari. Iparretarrak erakundeko kidea zen Lafitte, eta tiroz hil zuen Frantziako Poliziak, Baionako Les Arennes auzotegian. Bizkarrean hartutako tiroak hil zuen, 1984an. Omenaldia 12:00etan hasiko da, kantari, dantzari eta bertsolariekin. Tartean izanen dira hitzaldiak.

Ondoren, ibilaldia eginen dute Didier Lafitten omenez ezarritako oroitarrira. Herri bazkaria eginen dute gero Ziburun.

Estatuak, berdin

Borroka armatuaren garaiak gibelean badira ere, Frantziako eta Espainiako estatuek jarrera ez dutela aldatu dio Ttotte Etxebeste Autonomia Eraikiko kideak. «Bakebide baten urratsetan sartuz, gatazkari behin betiko konponbide bat ematea ahalezkoa dela nahi dugu pentsatu», esan du.

Alta, orain dela 30 urte bezala, Frantziak ukazioa baliatzen duela gaitzetsi du Ttotte Etxebestek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.