Desegin egingo da Zutik. Hala erabaki zuen alderdiak aho batez, hilaren 17an Bilbon egindako Biltzar Orokorrean. Beste talde bat eratuko da, orain, alderdi gisa: Zutik-eko ildoa izan den Gorripidea. Sustatzaileek azaldu dutenez, «euskal politikan zein arlo sozialetan esperientzia handiko jendeak» osatuko du alderdia, eta «ideiak eta aktiboak euskal esparru politiko zein sozialetan jartzeko eta eragiteko» sortuko da.
Taldeak argi du bere nolakotasuna: «Izaeraz eta ekinbidez feminista» izango da, internazionalista, eta «munduko herri guztien burujabetasunaren defendatzailea».Urtarrilaren 27an emango du ezagutzera bere burua, eta 28an egingo duen lehen Biltzarrean eratuko da alderdi gisa.
Desegiteko erabakia hartu du Zutik alderdiak
Gorripidea, Zutik barruko ildoa, alderdi gisa eratuko da urtarrilaren 28an egingo duten Biltzarrean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu