Dergiren aurkako euroagindua gaitzetsiko dute bihar Donibane Garazin

Epaileak asteazkenean emanen du ebazpena; manifestazio bidez exijituko dute Dergiren askatasuna bihar

Jenofa Berhokoirigoin.
Baiona
2011ko abuztuaren 14a
00:00
Entzun
Daniel Dergi euskal preso politiko ohiaren Espainiaratzeari buruzko ebazpena asteazkenean jakinaraziko du Agengo epaitegiak. Anartean, «Frantziako eta Espainiako gobernuei atzera eginarazteko» manifestazioa burutuko dute bihar 17:00tan Donibane Garazin. Dergiren aurkako jazarpena bukatzea eta oro har oinarrizko eskubideak errespetzea exijituko dute protestaren bidez, Euroaginduaren Aurkako Euskal Herriko Kolektiboak deiturik.

Dergiri aplikatu nahi zaion kondena bikoitza gogor salatzen du kolektiboak. Jakinez 1996tik 2008ra preso egona dela Frantziako kartzeletan eta 1994. urteko gertakizun bat leporatua zaiola, «gehiegikeriatzat» jotzen du euroagindu hori eragile andana batek. Uztailaren 27an ikertu zuten haren Espainiaratze eskaera. Orduan, euroaginduari uko egiteko lege oinarria badela azaldu zuen prokuradoreak, nahiz ez zuen argiki Dergiren Espainiaratzearen errefusatzea eskatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.