Deportazioari buruzko liburu bat argitaratu dute

Susana Panisello. BERRIA.
2021eko martxoaren 24a
00:00
Entzun
DONOSTIA. Susana Panisello historialariak Los deportados de ETA. Los olvidados del conflicto (ETAren deportatuak. Gatazkako ahaztuak) liburua plazaratu du, Txertoa argitaletxearen eskutik. Panisellok euskal deportatuen inguruan egin zuen doktore tesia, eta orain horren egokitzapena plazaratu du.

PSOE Espainiako Gobernura iritsi ostean hasi zen deportazioa, 1984an, Espainiaren eta Frantziaren arteko harremanak gaiztotu samar zeudenean. Geroago, harreman horiek hobera egin zuten, eta Frantziak euskal iheslariak kanporatzeari eta Espainiaren esku uzteari ekin zion; horrek etena ekarri zuen, eta deportazioa neurri gisa erabiltzeari utzi zioten, baina haren ondorioek «gaur arte» iraun dute, Paniselloren esanetan.

Historialariak azaldu duenez, deportazioak bazuen lege oinarria Frantziako legerian, horretarako araua «bihurritu» beharra izan bazuten ere. Denborarekin, baina, deportazioa «neurri absurdo» bilakatu zen, deportatuak «legezko linbo batean» atxikitzen zituelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.