Denis Itxasok jarraituko du Espainiako Gobernuko ordezkari EAEn

2020tik dihardu EAEko gobernu ordezkari, eta eutsi egingo dio karguari. Nafarroako ordezkaria, berriz, Alizia Etxeberria izango da.

DENIS ITXASO
Denis Itxaso, agerraldi batean. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU
2023ko abenduaren 12a
14:08
Entzun

Espainiako Gobernuko ministroen kontseiluaren osteko agerraldian jakinarazi dute Denis Itxasok jarraitu egingo duela Espainiako Gobernuko EAEko ordezkari gisa. 2020an hartu zuen kargua, eta horretan jarraituko du.

Itxaso PSE-EEko kidea da. Donostiako Udalean hasi zuen bide politikoa, 2003an, zinegotzi gisa. 2015etik 2020ra Gipuzkoako Foru Aldundian egon zen, Kultura, Turismo, Gazte eta Kirol diputatu gisa.

Espainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkaria, berriz, Alizia Etxeberria izango da. Faltzeskoa PSNko idazkari nagusia izan da azken hogei urtean, eta zinegotzi ere bai hango udalean hiru legealditan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.