Denis Itxaso izanen da PSE-EEren Gipuzkoako zerrendaburua

Espainako Gobernuko EAEko ordezkaria da egun, eta kargu hori utziko lukeela iragarri du.

Denis Itxaso
Denis Itxaso, artxiboko irudi batean. LUIS TEJIDO / EFE
2024ko otsailaren 2a
10:50
Entzun

Denis Itxasok Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkaritza utziko du, eta PSE-EEren Gipuzkoako zerrendaburua izanen da Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan. Lurraldeetako zerrendak entregatzen dituztenean, bere egungo karguan dimisioa aurkeztu beharko du. Eneko Andueza da alderdiaren lehendakarigaia, eta baita Bizkaiko zerrendaburua ere. Arabako hautagaia, berriz, Aroa Jilete da.

Azken urteetan izan duen ibilbide politikoagatik jarri dute Gipuzkoako buru Itxaso, argudiatuta udalerri arlotik hasi eta Espainiako Gobernura iritsi dela. Azken horretan «hartu du gaur egun euskal eszenatokian duen pisu politikoa». Hala, alderdiak adierazi du Espainiako Gobernu ordezkaritza «orain arte inoiz izan ez den elementu politiko bat» bihurtu duela Itxasok.

Zerrendak nabarmen berritu ditu alderdiak datozen hauteskundeetarako. Horietan ikusiko ez diren kiderik nabarmenenen artean daude Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako lehendakariordea eta Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio sailburua. PSE urtarrilean hasi zen zerrendak osatzen, eta datorren astera arte proposatu daitezke izenak. Zerrendak berresteko bozketak hilaren 15etik 17ra bitarte izanen dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.