politika

Denis Itxaso, Espainiako Gobernuko ordezkari

Gipuzkoako Kultura diputatuak Jesus Loza ordezkatuko du karguan.

Denis Itxaso, iazko maiatzean. JON URBE / FOKU
jon olano
2020ko otsailaren 7a
17:14
Entzun 00:00:0000:00:00

Espainiako Gobernuak Denis Itxaso Gipuzkoako Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol diputatua (Donostia, 1975) izendatuko du Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkari. Datorren asteartean egingo du izendapena ofizial, gobernu kontseiluaren bileran.

"Elkarbizitza eta memoria demokratikoa. Garapen ekonomikoa, babes soziala ta berdintasuna. Ingurumena zaindu. Kultura ta euskara bultzatu. Horiexek Espainiako gobernu progresistaren lehentasunak Euskadin.Eskerrik asko bihotzez @sanchezcastejon presidentea nigan konfidatzeagatik", idatzi du Itxasok berak sare sozialetan.

Itxaso Politika Zientzietako lizentziaduna da, eta hemeretzi urte daramatza kargu instituzionaletan, PSE-EEn. Zinegotzi izan da batez ere; Pasaian bi urte egin zituen, eta Donostian, hamalau. Azken urteak Gipuzkoako Foru Aldundian egin ditu, ahaldunorde nagusi gisa.

Itxasok Jesus Loza ordezkatuko du karguan. 2018ko ekainetik zen Espainiako Gobernuaren ordezkari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.