Irudia.Bilbo

DEL VALLERI AITORPENA

2011ko apirilaren 14a
00:00
Entzun
Teresa del Valle antropologoak atzo jaso zuen, Bilboko Alondegian, aurtengo Emakunde saria. Mundu akademikoan berdintasunaren aldeko erreferente bat izateagatik saritu dute. Del Vallek lan handia egin du Euskal Herriko emakumeen errealitatearen ezagutzaren transmisioan; mundu zabalean ere oparo jardun du. Atzoko ekitaldia ezagutzaren, ikerketaren eta irakaskuntzaren alorrean lan egiten duten emakume guztientzako omenaldia izatea nahi izan zuen Emakundek. Idoia Mendia Justizia sailburuak eta Maria Silvestre Emakundeko zuzendariak eman zioten saria Del Valleri. Atzoko ekitaldian, urte guztian egindako lana ere gogorarazi nahi izan zuen Emakundek, eta hemendik aurrerako erronkak azaldu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.