Paueko Dei auzitegiak baldintzapeko hilabeteko espetxe zigorra eta 300 euroko isuna berretsi zituen atzo Segiko hiru kideren kontra. Baionako Epaitegiak zigor hori jarri zien iazko otsailean Antton Rouget, Aintza Zufiaurre eta Andoni Anetasi. I. Mundu Gerran hil ziren soldaduen Uztaritzeko oroigarritik 2009ko azaroaren 11n frantses bandera kentzea leporatu die hirurei.
Rouget eta Zufiaurre gauean berean atxilotu zituzten. Anetas, berriz, biharamunean atzeman zuten. Bi egun inkomunikaturik pasa ondoren, hirurak aske geratu ziren. Gazteek «euskal gazteriaren aurkako beste eraso bat» izan dela salatu zuten, eta gazte orori «borrokan eta antolakuntzan segitzeko» deia egin zieten.
Dei Auzitegiak berretsi egin du Segiko hiru gazteren aurkako zigorra
Baldintzapeko hilabeteko espetxealdia eta 300 euroko isuna jarri dizkiete bandera frantsesak kentzeagatik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu