De Pradak kritikatu egin du Auzitegi Nazionalak gradu aldaketekin duen jarrera

2022ko urriaren 28a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Espainiako Auzitegi Nazionaleko lehen zigor aretoko epaile Jose Ricardo de Pradak atzo azaldu zuen euskal presoen gradu progresioen aurrean auzitegi hark duen jarrerak «etsipena» eragiten diola. Fernando Buesa fundazioak antolatutako Justizia, Egia eta Elkarbizitza jardunaldietan, gogorarazi zuen legeak ez duela jasotzen barkamena gradu progresioak lortzeko baldintza gisa, eta gehitu Auzitegi Nazionalak ezarri duen irizpidea «araubide juridikoaren ikuspegi guztiz nahasia» dela. De Prada kide den aretoak du azken hitza euskal presoen gradu progresiorako eskaeren inguruan, eta esan zuen bertatik «bazterketa sistematikoari» aurre egiten saiatu dela. Jaurlaritzako espetxe aholkulari Jaime Tapiak, berriz, jakinarazi zuen erakunde hark motibazio politikoko 29 presori onartu diela gradu aldaketa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.