De Miguel aurrez kaleratu zitekeen, Haziren arabera
GASTEIZ. Eusko Jaurlaritzak argudiatutakoen kontra, Hazi fundazioko kudeatzailearen txosten batek azaldu du bazela bide bat Alfredo De Miguel kaleratzeko, Auzitegi Gorenak haren zigorra berretsi aurretik ere. Fundazioaren zigor kodean zuen oinarria kaleratze posible horrek, baina gobernuak ez zuen bide hori aktibatu. EH Bilduk Eusko Jaurlaritzari leporatu dio oposizioari zein gizarte osoari «gezurra» esatea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu