Bihar berria-n

David Pla: "ETA desegiteko erabakia estrategikoa izan zen, irabazteko anbizioz hartua"

ETAren ibilbidearen bukaera fasea gertutik ezagutu zuen, konponbiderako haren ordezkaritzako kidea izan baitzen, nahiz eta 2015ean atxilotu egin zuten. Duela bi aste atera zen kartzelatik. Etzi beteko da urtebete ETA desegin zenetik. Plak BERRIAri emandako elkarrizketaren aurrerapena da hau.  

David Pla, atzo, Hendaian. GUIILAUME FAUVEAU
enekoitz esnaola
2019ko maiatzaren 1a
07:12
Entzun

David Plaren esan batzuk, aurrerapen modura: 

- "Bukaerako diseinua ez zen izan bat-batean borobildu zen zerbait. Estatuen posizioak ez ezik, eragile politiko eta instituzional batzuena ere kontuan hartu behar ziren. Beraz, diseinua moldatuz joan zen erakundea. Hori bai, [2013an Osloko] negoziazio gunearen desegiteak erabat markatu zuen hausnarketaren berritzearen beharra. Estatuekiko eredu klasikoa agortua zegoen".

- "Porrota eta garaipena neurtzeko beharko da denbora bat, baina ez ETAri dagokionez bakarrik. Prozesua irekita dago, eta, beste tresna batzuekin, gure nazioaren aldeko borrokak aurrera jarraitzen du. Batzuek kontakizuna ETAren desegitearen unean kokatzen dute; guk ez. Desegiteko erabakia estrategikoa izan zen, irabazteko anbizioz hartua".

- [ETAk eragindako minaren adierazpena] "Zauriak ixteko eta elkarbizitzarako giro bat sortzen laguntzeko ekarpen bat egin zezakeela uste zuen erakundeak".

- "Errepublikak hiru kontzeptu biltzen ditu: balio sozialak, bide demokratikoa eta burujabetza. Badute pisua eta mamia. Nire ustez, ezker abertzaleak eskaintza hori hobeto formulatu behar du, eta hobeto landu jendearekin eta mugimendu sozialekin".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.