David Pla aske utziko dute, haren kontrako euroaginduari buruz erabaki bitartean
PARIS. Otsailean bost urteko zigorra ezarri zion Epaitegi Korrekzionalak David Plari, eta apirila amaitu baino lehen Osnyko espetxea utziko duela jakinarazi du haren abokatuak. Zigorra beteta izango luke, baina haren kontra Espainiak indarrean jarritako 2011ko euroaginduaz erabaki behar dute orain. Bitarte horretan aske utziko dutela, eta kontrol judizialpean Hendaiara bueltatu daitekeela jakinarazi diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu