Koronabirusa

Dantza emanaldiak onetsi dituzte

Dantza talde baten emanaldia, Donostian. IÑIGO URIZ / FOKU.
2021eko maiatzaren 14a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
GASTEIZ. Profesionalak ez diren dantza taldeen emanaldiak baimendu ditu Eusko Jaurlaritzak argitaratu duen azken dekretuak, dantzan.eus atariak jakinarazi duenez. Hasieran entseguak soilik baimentzen zituela ondorioztatu zuten atarikoek, euskarazko bertsioan ez baitziren emanaldiak espresuki aipatzen. Euskarazko itzulpen eskasari egotzi diote errua, gaztelerazkoan zehazten baita emanaldiak ere baimenduta daudela.

Edonola ere, emanaldiek neurri zorrotzak bete beharko dituzte. Edukiera murriztu beharko dute aretoetan zein aire librean; gehienez 600 ikusle batu ahalko dira. Maskara jantzita jardun beharko da, eta 22:00etarako bukatu beharko dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.