D3M eta Askatasunaren absoluzio epaia berretsi du Espainiako Auzitegi Gorenak
Espainiako Auzitegi Gorenak berretsi egin du iaz epaitu zituzten D3M hautesle zerrendako eta Askatasuna alderdiko 11 kideen absoluzio epaia. Auzitegi Nazionalak ekainean absolbitu zituen, baina fiskaltzak helegitea jarri zuen erabaki horren aurka. Orain, Gorenak atzera bota du eskaria, eta, horrenbestez, Auzitegi Nazionalaren erabakia berretsi du. Epaiak dio «baztertu» egin behar dela alderdi baten sorreran edo hauteskunde zerrenda batean parte hartzea onartzen duen oro ETAko kide edo laguntzaile delako ustea. «Ez da nahikoa ETAren inguruko erakundeen aldeko hauteskunde kanpainan aktiboki parte hartzea ETAko kide izatea leporatzeko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu