D ereduaren aldeko mezua matrikulazio garaiaren hasieran

2023ko martxoaren 7a
00:00
Entzun
Atzo hasi zen aurrematrikulazio epea Nafarroan. Hilaren 17ra bitartean, beren seme-alabentzako ikastetxea eta hezkuntza eredua aukeratuko dute milaka herritarrek, eta, aukera hori baliatuta, D ereduaren aldeko kanpaina abiatu dute Nafarroako euskalgintzak eta hezkuntza komunitateak, elkarlanean, Zerotik aurrera, aukeratu euskara lelopean.

Atzo, kanpaina horren mezuan sakondu nahi izan zuen Sortzen elkarteak. «Ikasle euskaldun eleaniztunak heziko dituen eskolaren aldeko apustua» egin zuen elkarteak, eta «euskalduntzeko balio duen eredu bakarra» murgiltze eredua dela nabarmendu zuen. Hori ezartzeko «plangintza integral» bat galdegin zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.