Currin Euskal Herrian da bihar Baionan Bake Forumean parte hartzeko

Harremanetarako Nazioarteko Taldeko kideen eta beste hainbat eragileren zerrenda zabala plazaratu dute

Aitor Renteria.
Baiona
2014ko otsailaren 28a
00:00
Entzun
Brian Currin Harremanetarako Nazioarteko Taldeko kidea Euskal Herrira heldu zen atzo. Bihar Bake Bideak eta Lokarri-k, Paue eta Aturrialdeko unibertsitatearekin batera, Baionan antolatu duten bigarren Bake Forumean parte hartuko du. Han izanen dira Harremanetarako Nazioarteko Taldeko hainbat kide ere, bertzeak bertze, Silvia Casale Kriminologian doktorea, Pierre Hazan Genevako Unibertsitateko irakaslea, Aaro Suonio Ipar Irlandako Desarmatze Batzordeko Kabinete burua, Henri D'Uhalt Paueko Dei Auzitegiko epaile ohia eta Raymond Kendall Interpoleko buru ohia.

Atzo arratsaldean Bake Bideak jakinarazi zuen forumean parte hartuko duten eragileen zerrenda. Alderdi politikoei dagokienez, Ipar Euskal Herriko alderdi gehienak presente egonen dira, UMPtik Sortura. Hego Euskal Herriko eragile ugari ere izanen da, bertzeak bertze, Inaki Irazabalbeitia Aralarreko eurodiputatua, Jon Inarritu Amaiur taldeko diputatua eta Laura Mintegi EH Bilduko legebiltzarkidea. Joseba Aurrekoetxea EAJko Euskadi Buru Batzarreko kidea ere presente izanen da.

George Labazee Kontseilu Nagusiko presidentea, aldiz, ezin da Bake Forumean egon, agenda arazoengatik, eta Kotte Ezenarro presidenteordeak ordezkatuko du.

Mintzaldietan publikoak parada ukanen du hizlariei galdera idatziak helarazteko. Jean Pierre Massias unibertsitateko irakasleak eginen du egunaren bilduma.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.