Cristina Gonzalez eta Mikel Torres, hirugarrenez
GASTEIZ. Cristina Gonzalez eta Mikel Torres izendatu zituzten atzo Arabako eta Bizkaiko PSE-EEko idazkari nagusiak, hurrenez hurren. Arabako eta Bizkaiko sozialisten kongresuak egin zituzten atzo, eta han izendatu zituzten biak ala biak ofizialki lurraldeetako idazkari nagusi, hirugarrenez jarraian. Kongresu bietan izan zen Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusia, eta hark adierazi zuen PSE-EE agenda politikoaren«erdigunean» kokatu dela eta alderdiak «garai berri» bati ekingo diola gizarte «justuago» bat lortzeko. «Herri honetan lidergoa berreskuratzea lortuko dugu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu