GASTEIZ. Eusko Jaurlaritzako Bizikidetza idazkaritza orokorrak Herenegun unitate didaktikotik erretiratuko dituCovite indarkeriaren biktimen elkarteko kide Conchi Fernandezen eta Antonio Recioren testigantzak, Covitek berak hala eskatuta. Jaurlaritzak duela gutxi aurkeztu du Herenegun berritua, baina Consuelo Ordoñez elkarteko presidenteak esan du programak «ETAren terrorismoari zilegitasuna kendu gabe» segitzen duela. Elkarteak alegazioak aurkeztu dizkio Herenegun-en erreformari; lehen bertsioan ere aurka zegoen.
«Coviteren bi testigantza eta beste batzuk erantsita eta beste zenbait murriztuta, zerbait aldatuko zela pentsatzen zuten, baina ez da ezer aldatu, bera baita planteamendua: gatazkaren teoriari zilegitasuna ematen jarraitzen du», esan du Ordoñezek hedabideen aurrean, Donostian, elkartearen XVIII. jardunaldiak hasi baino lehen. «ETAk proiektu politiko jakin bat ezartzeko hil gintuen».
Coviteko presidenteak jardunaldietan adierazi du polizia indarren lanagatik ETAk ez zuela «bataila militarra» irabazi, «baina arrisku handia dago bataila morala, soziala, politikoa eta judiziala irabaz dezan, baita historiarena ere». Uste du EAEko estatutu berriaren asmoarekin «lege bihurtu» nahi dutelaETAren proiektu politikoa.
Coviteren testigantzak kendu egingo dituzte 'Herenegun'-etik
Biktimen elkarteak esan du «ETAri zilegitasuna kendu gabe» jarraitzen duela Jaurlaritzaren programak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu