Koronabirusa
COVID-19aren txertoen patenteak askatzeko sinadurak biltzen hasi dira
BILBO.Right2Cure plataformak sinadura bilketa masiboa abiatu du koronabirusaren txertoen patenteak aska ditzatela eskatzeko. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako taldeak elkarretaratze bat egingo du asteazkenean, 19:00etan, Bilboko Areatza plazan, Txertoak guztiontzat lemapean. Plataforma Europa mailan dago antolatuta, eta hainbat motatako taldeak biltzen ditu, osasun arlokoak asko. Jada 200.000 izenpe dituzte; Gaia Europako Batzordera eramateko, milioi bat behar dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu