COVID-19aren biktimak omendu dituzte Gasteizen

Sempervirens parkean egin dute ekitaldia, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak «elkartasuna, enpatia, umiltasuna eta talde lana» aldarrikatu ditu.

Maider Etxebarria Gasteizko alkatea eta Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua, gaur, Gasteizen. ENDIKA PORTILLO / FOKU
Maider Etxebarria Gasteizko alkatea eta Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua, gaur, Gasteizen. ENDIKA PORTILLO / FOKU
Mikel Elkoroberezibar Beloki.
2024ko irailaren 21a
11:45
Entzun

8.000 pertsonak baino gehiagok galdu zuten bizia COVID-19ak jota Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, eta horiek omendu dituzte gaur Gasteizko Sempervirens parkean.

Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua eta Maider Etxebarria Gasteizko alkatea izan dira ekitaldian, eta loreak eskaini dizkiete biktimei, haien omenez landatutako sekuoiaren azpian. «Ez ditut ahaztu nahi biktima horiek guztiak, eta elkartasuna adierazi nahi diet gehien sufritu zutenei, ez baitugu ahaztu nahi eta ezin dugulako ahaztu kopuru horien atzean familiak eta pertsonak daudela», adierazi du Martinezek.

Nabarmendu du Osasun Sailaren lehentasuna beti izan dela herritarren osasuna babestea, «bereziki jende ahularena». Hainbat balio azpimarratu ditu zeregin horretarako: «Elkartasuna, enpatia, umiltasuna eta talde lana».

Alzheimerraren Mundu Eguna ere bada gaur, eta gai hori ere hizpidera ekarri du sailburuak: «Jaurlaritza gisa, aurrera egingo dugu Euskadin alzheimerra duten guztien eta haien familien bizi kalitatea hobetzeko aurrerantzean ere».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.