Koronabirusa

COVID-19arekin hil direnen kopurua handitu dela dio OMEk

2022ko otsailaren 2a
00:00
Entzun
GENEVA. Azken lau asteetan COVID-19ak jota hildakoen kopuruak gora egin duela jakinarazi du Osasunaren Mundu Erakundeak. Ohartarazi du omikron aldaeraren bilakaerak oraindik ez duela goia jo, eta neurri guztiak kendu nahi dituzten herrialdeen inguruan esan du «goizegi» dela horrelako pausoak emateko.

Maria van Kerkhove OMEko epidemiologoak «zuhurtzia» eskatu du: «Herrialde asko oraindik ez dira aldaera honen puntu gorenera iritsi; beraz, neurriak kentzekotan, pixkanaka kendu beharko lirateke». Gaineratu du birusa oso aldakorra dela, eta adituek ere ez daukatela COVID-19aren inguruko informazio osoa.

Mike Ryan OMEko Osasun Larrialdietako zuzendariak, berriz, adierazi du herrialde guztiak ez daukatela posizio bera pandemiari dagokionez: «Herrialde batzuek txertatze tasa handia eta osasun sistema indartsuak dauzkate, baina beste batzuetan kontrakoa gertatzen da». Omikron aldaeraren azpialdaerari dagokionez, esan dute oraindik informazio gutxi dagoen arren «kutsatzeko arrisku handiagoa» daukala birus mota berriak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.