Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Kanpainaurrea

Confebaskek dio ez dela garaia independentziari buruz eztabaidatzeko

Krisialdi ekonomikotik ateratzeko neurriak lehenesteko eskatu die alderdi politiko eta administrazioei

Erredakzioa
2012ko urriaren 4a
00:00
Entzun
Ez da independentziari buruz eztabaidatzeko garaia; ez, behintzat, Confebask Araba, Bizkai eta Gipuzkoako enpresaburuen elkartearentzat. Alderdi politiko eta administrazio guztien lehentasuna krisialdi ekonomikoak izan behar duela adierazi du Nuria Lopez de Gereñu Confebask-eko idazkari nagusiak. Euskadi Irratian elkarrizketatu dute, eta estatus politikoaren balizko aldaketa bati buruz galdetu diotenean erantzun du jarduera ekonomikoa suspertzeko neurriak lehenetsi behar direla, eta «indar guztiak» horri begira jarri behar direla. «Eta gero gerokoak», nabarmendu du.

«Herri honek adostasunak behar ditu. Ez dugu batasun irudia ematen, eta hori beharrezkoa da merkatuen aurrean sinesgarritasuna eta konfiantza emateko». Hori hala, Lopez de Gereñuk «gutxieneko akordio bat» lortzera deitu ditu alderdi politikoak. «Lehentasuna krisialditik irtetea da; horregatik eskatzen diegu alderdi politikoei eta Eusko Jaurlaritzako lehendakari izango denari esfortzu guztia ekonomia erreala suspertzeko bidean jartzeko, ildo horretatik jarraitzeko, eta gerogerokoak».

Zerga erreforma

Confebaskeko buruaren iritzian, jarduera ekonomiko pizteko neurriak hartu behar dituzte administrazioek, eta, bereziki, zerga erreforma horretara bideratu. «Zergen inguruko eztabaida kokatu dugu administrazioak dirua lor zezaten eta ez hainbeste ekonomia berpizteko», azaldu du.

Lopez de Gereñuren arabera, enpresek beren jarduera aurrera ateratzeko «baldintzak» sortu behar dituzte administrazioek, horrek ziurtatuko baitie beharrezkoak dituzte diru sarrerak. «Enpresak ondo badoaz, lanpostuak egongo dira. Lanpostua badaude, diru sarrerak etorriko dira administrazioetara. Eta diru sarrera horiek badaude, zerbitzu publikoak hobeak izango dira. Horrela itxiko dugu zirkulua», nabarmendu du Confebaskeko buruak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.