Ciudadanosek fiskaltzan salaketa bat jarri du Errenteriako gertakariez
![Bilboko Euskalduna jauregiaren aurreko kalea, atzo, mozturik. BERRIA. Bilboko Euskalduna jauregiaren aurreko kalea, atzo, mozturik. BERRIA.](https://www.berria.eus/uploads/s1/64/83/17/p008-f01.jpeg)
ERRENTERIA. Ciudadanosek Espainiako Estatuko Fiskaltzan salaketa bat aurkeztu du igandean Errenterian (Gipuzkoa) haren ekitaldian izandako gertakariez. «Irain, mehatxu eta gorroto» delituak egin ote ziren aipatu du, eta uste du ezker abertzalea eta, zehazki, Ernai egon zirela protesten atzean. Bestetik, atzo Bilbon Ertzaintzak moztu egin zuen Euskalduna jauregi aurreko kalea, eta neurketak egin eta frogak jaso zituen. Antza, ikerketak zerikusia du larunbatean Voxen ekitaldia zela-eta gertatutakoarekin. Ertzain batek gazte bat larri zauritu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu