MADRIL. Igandeko hauteskundeetako emaitzek eragindako zurrunbiloa ez da amaitu. Ciudadanos izan da urrats bat atzera egin duena, eta Batzorde Nazionalak egindako bilera baten ostean iragarri du alderdia ez dela aurkeztuko uztailaren 23an egitekoak dituzten Espainiako Gorteetarako bozetara. Alderdiak botoen %1,35 soilik eskuratu zitueneta ez zuen ordezkaritzarik lortu bozak egin ziren erkidegoetatik bakar batean ere. Horrez gain, hainbat udaletatik kanpo geratu zen, besteak beste, Madrilgotik. Inoizko emaitzarik txarrenak izan ziren.
Adrian Vazquez idazkari nagusiak egindako agerraldian aitortu du «zentro liberalaren eskaintzak» ez duela arrakastarik izan. «Espainiako herritarrek ez gaituzte ikusten alternatiba gisara. Ez da albiste ona guretzat. Batzorde Nazionalak erabaki du ez garela uztaileko hauteskundeetara aurkeztuko», azaldu du.
Hauteskundeak
Ciudadanos ez da bozetara aurkeztuko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu