BAIONA. Enpresa txikietako sindikatu hauteskundeetara LABek aurkeztutako hautagaitzari helegitea jarri dio CGT sindikatuak. Epaitegian aurkeztutako salaketak dio LABek ez duela sindikatu profesional estatusa betetzen, euskarari garrantzia emanez elebitasuna hobesten duelako, eta sindikatu independentista gisa aurkezten delako. CGTren arabera, bi ideia horiek «ez datoz bat balio errepublikanoekin». LABek helburu politikoak dituela gaineratu du idatzian, eta ez dituela «esklusiboki» langileen eskubideak defendatzen.
Haserre agertu dira LABeko kideak prentsaren aitzinean. CGTren ikuspegi «ultranazionalista» agerikoa dela adierazi du Eñaut Aramendi bozeramaileak, eta «eraso lotsagarria» salatu du: «CFDTren parean bere boterea atxikitzeko, sindikatu txikien lana xehatzeko prest da». Halaber, gogorarazi du hilabeteak direla lan legearen kontra elkarrekin karrikara ateratzen ari direla. Helegiteari aurre egiteko, sostengu kanpaina abiatu du LABek. Hilaren 28an izango da epaiketa.
CGTk LAB salatu du euskara erabiltzeagatik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu