HAUTESKUNDEAK

Cerdan izango da PSNren zerrendaburua Espainiako Kongresurako bozetan, eta Remirez senaturakoetan

Kongresura Adriana Maldonado eurodiputatua joango da bigarren, eta senatura, berriz, Nuria Medina PSNko Berdintasun eta Aniztasun idazkaria

Santos Cerdan eta Javier Remirez, Maria Txibiterekin batera. IDOIA ZABALETA/FOKU
2023ko ekainaren 9a
10:34
Entzun

Santos Cerdan PSOEko Antolamendu idazkaria aurkeztu du PSNk Espainiako kongresurako zerrendaburu gisa, eta Javier Remirez Nafarroako Gobernuko Funtzio Publikoko kontseilari eta lehendakariordea, berriz, senatuko bozetarako.

Kongresuko zerrendari dagokionez, Adriana Maldonado eurodiputatua izango da bigarrena, eta haren atzetik joango dira Ivan Cacho, Esther Iso eta Tirso Calvo. Senatura, berriz, Remirezen ostean Nuria Medina PSNko Berdintasun eta Aniztasun idazkaria aurkeztuko da, eta Toni Magdaleno senataria hirugarren. Hala ere, hautagaitzak Madrilen baieztatu beharko dituzte bihar, PSOEren Batzorde Federalean.

Cerdanek uztailaren 23ko hauteskundeen garrantzia nabarmendu du, eta zehaztu du «erabakigarriak» izango direla: «Ez da erabakiko Espainiaren etorkizuna soilik; Nafarroak aurrera egin dezan ere ezinbestekoa da». Izan ere, azaldu du ez dela gauza bera «autogobernua bultzatzen duen eta Nafarroako identitatea errespetatzen duen» Pedro Sanchez «aliatu» gisa edukitzea, edo «aniztasuna eta eskubide historikoak» errespetatuko ez dituzten eta «askatasunak murriztuko» dituzten politikekin topo egitea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.