Udal eta foru hauteskundeak. Alderdien kanpaina

CDNko kargu ohiek alderdia «giltzarri» izateko eskatu dute

«Eskuinetik, ezkerraren erradikaltasunetik eta euskal abertzaleetatik urrun» dago CDN, kargu ohien arabera

Erredakzioa
Iruñea
2011ko maiatzaren 15a
00:00
Entzun
«Nafarroaren garapenean giltzarri izaten jarrai dezan», CDNko kargu ohi ugarik alderdiaren aldeko botoa eskatu dute. Horien iritziz, «orekan dagoen alderdia» da CDN: «Eskuinak, ezkerraren erradikaltasunak eta euskal abertzaleek inposatzen dituzten muturreko jokabideetatik urrun dago».

Botoa CDNren alde eskatzeko, manifestu bat izenpetu dute, besteak beste, Juan Cruz Alli Nafarroako presidente ohiak eta Carlos Perez Nievas, Luis Ibero, Carlos Esparza eta Javier Etxarte Nafarroako kontseilari ohiek. Diotenez, CDNk «proiektu politiko zentzuduna eta koherentea» du, eta, beraz, hauteskundeen ondoren alderdia udal eta foru erakundeetan izango delakoan daude.

Kargu ohien ustez, nafarrak dira «Nafarroaren etorkizunaren jabe eta gidari bakarrak», baina manifestuan oroitarazten dutenez, Nafarroa Europaren eta Espainiaren parte izatearen alde egiten du CDNk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.