CDNk gaur erabakiko du bere etorkizunari buruz

Hauteskunde emaitza txarren ondorioz, alderdia desagertzeko aukera aztergai izango dute gaurko batzarrean

Erredakzioa
Iruñea
2011ko ekainaren 2a
00:00
Entzun
Nola edo hala aurrera jarraitu edo desagertu. Hori erabaki beharko dute gaur CDNko militanteek. Maiatzaren 22ko emaitza txarrek ataka estuan utzi dute 1995ean Juan Cruz Allik sortutako alderdia. Hamasei urtez gainbehera handia izan du alderdiak, baina hastear den legealdi honetan ez du eserlekurik lortu Parlamentuan, eta udaletan 13 zinegotzi soilik eskuratu ditu.

Hain justu, Parlamentutik kanpo geratzean, kolokan geratu da alderdiaren finantza bideragarritasuna bera. Laurehun bazkide inguru ditu, eta, iragan legealdian bi legebiltzarkide izatearen ondorioz, 18.000 euro lortzen zituen hilero.

Hartara, bazkideek gaur erabaki beharko dute zer egin. Aurrera egitea jarraituz gero, egun Iruñeko Karlos III.aren etorbidean duten egoitza beste toki batera eraman beharko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.