Carmen Adan hautatu dute EAEko fiskalburu
BILBO. Carmen Adan (Santander, Espainia, 1969) izango da Euskal Autonomia Erkidegoko fiskal nagusia, Juan Kalparsororen ordez. Espainiako Fiskalen Batzordeak hautatu du, Jose Manuel Maza estatuko fiskal nagusiaren oniritziarekin. Adan 1994. urtetik dago Euskal Herrian, eta azken urteetan Bizkaiko fiskal nagusia izan da. Aditua da zuzenbide ekonomiko penalean, eta politikariekin loturiko hiru kasurengatik egin da ezagun: Ibarra auziarengatik, Marguello auziarengatik eta Kutxabank auziarengatik. Adan ez da fiskaltzako taldeetako bakar bateko kide —UPF fiskal aurrerakoien elkartekoa da Kalparsoro—. Talde horrek dio «arrazoi ideologikoengatik» aldatu dutela fiskalburua EAEn. Auzitegi Nazionalerako, berriz, Jesus Alonso izendatu dute fiskalburu, Javier Zaragozaren ordez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu