Carlos Alzagak hartuko du Pradalesen lekua Bizkaiko Foru Aldundian

Atzoko gobernu bileraren ostean jakinarazi bazuten ere behin-behinean Ainara Basurko izendatu zutela, gaur ohar bidez adierazi dute Carlos Alzaga izango dela Bizkaiko Azpiegitura eta Lurralde Garapenerako diputatua.

2024ko martxoaren 1a
16:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak Carlos Alzaga izendatu du Azpiegitura eta Lurralde Garapenerako diputatu. Imanol Pradales EAJko lehendakarigaiaren tokia beteko du. Atzoko gobernu kontseiluaren ostean jakinarazi zuten Ainara Basurko izendatu zutela Pradalesen ordezko, behin-behinean, Pradalesek atzo bertan utzi baitzuen kargua, azken gobernu bilera izan ostean.

Iragarri zuten luze gabe izendatuko zutela diputatu berria, eta gaur bertan jakinarazi dute, ohar bidez, Carlos Alzaga (Zornotza, Bizkaia, 1964) izango dela. Datorren ostiralean hartuko du kargua.

Alzaga Eusko Jaurlaritzako funtzionarioa da. Gaur egun, Euskadiko Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniarien Elkargoko dekanoa da, eta Bizkaiko portuko zuzendaria. Bi kargu horiek utzi egin beharko ditu diputatuarena hartzerako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.