Cabezudorentzat 300 urteko zigorra eskatuko dute
DONOSTIA. Kote Cabezudo argazkilariaren aurkako epaiketa datorren udaberri aldera hasiko da, akusazioko abokatu Mario Diezek iragarri duenez. Epaiketaren aurreko saioa egitekoak ziren atzo, baina bertan behera utzi zuten, defentsako abokatua aldatu egin delako eta denbora eskatu duelako. Elkarretaratzea egin zuten epaitegi atarian, justizia eske. 21 emakumek jarritako salaketengatik epaituko dute argazkilaria —tartean sexu erasoen salaketak daude, eta iruzurrak—, eta haietako hamaseiren abokatua da Diez. Iragarri du 300 urteko kartzela eskatuko duela. Fiskalak ez du zigor eskaririk aurkeztu oraindik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu