GASTEIZ. Buru osasunaren nazioarteko eguna izan zen atzo, etaburuko gaitzen bat dutenen eskubideei erreparatu zieten erakunde publikoek eta elkarteek. Buru osasuna, mundu osasuna. Eskubide unibertsala lelopean, ekitaldi jendetsua egin zuten Gasteizen, eta, hartan, Osasuna Euskadi elkarteak galdegin zuen osasun mentaleko arazo larriak dituztenen «estigma eta diskriminazioa» desagerrarazteko. Maria Angeles Arbaizagoitia federazioko presidentearen esanetan, inbertsioak egin behar dira buruko gaitzak dituztenek «bizimodu autonomoa» izan dezaten.
Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Gotzone Sagarduik, berriz, nabarmendu zuen haur eta gazteen buru osasuna hobetzeko baliabideak jaso dituztela Osasun Mentaleko Estrategiaren baitan; tartean, suizidioa prebenitzeko neurriak.
Buruko gaitzak dituztenen eskubideak aldarrikatu dituzte
Buru osasuna artatzeko baliabide gehiago galdegin dituzte osasun mentalaren nazioarteko egunean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu