BURTSA. Sardina bakalau
Lau, lau, lau amaitu zuten atzo gure indizeek, sardina bakalau, beraz. Baina ez egun osoan aspergarri eta egonkor egon zirelako, gaseosak bezala indarra galtzen joan zirelako baizik. Eta ez mozkin berriak txarrak izan zirelako: Ferrovialek (-%2,13) Sydneyko aireportua salduta mozkinak laukoiztu ditu. Iberdrolaren (+%0,16) mozkina %13 igo da (458 milioi lehen hiruhilekoan) nazioarteko negozioaren bilakaera lagun eta Mapfrek (+%1,53) ere ia %10 gehiago irabazi duela jakinarazi zuen. Hortaz, mozkin hazkundeak ez dira nahikoa izango, datozen asteetan, igoerak justifikatzeko. Poliki egositako txerritxoak gehiegi egiteko arriskua ere badagoela, alegia. Eta txerritxoez ari garelarik, Astroc (-%6,6) 15 euroen bueltan da jada, tiroketa berri baten ondoren. Itxurazko hobekuntza jasotzen ari dena (beharrik!) Dermoestetica (+%2,28) da. Eta urdaiazpiko klasikoak aldiz, Zeltiak (+%0,62) galerak gutxitzea lortu du. On egin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu