Euskal Herriko familia askori Ameriketako osaba edo anaiak lagundu izan zien behea ez jotzen. Sendien 'Amerikanoari' esker aurrera egiteko moduan izan ziren asko eta asko. Antzerako egoera bizi izan zuten atzo Europako burtsa nagusiek. Etxeko anaia zaharra Trichetek inflazio arriskuaz ohartarazi eta interes tasak ez dizkietela oraingoz jaitsiko esan zien, senideen kezka areagotuz. Ibex-35ak (-%0,65) eta %2tik gorako galerekin hasi zuen jardunaldia. Osaba 'amerikanoaren' deia iritsi zen ordea, arratsaldean. Wall Streetek baikor ireki zuen saioa, AEBetako langabezia laguntzak espero baino hobeto joan direla jakinda irabaziak nagusitu ziren AEBetan, eta hango osabaren laguntzak animatu egin zituen hemengoak. Ondorioz, galerak hasiera espero baino eskasagoak izan ziren. Anaia indartsuenek ez zuten ordaina banatzen jakin: Iberdrolak (+%1,28) asko jaso zuen gehien, BBVAk (-%2,06), berriz, gutxien.
Mesfidantza jo dute adituek egungo finantza krisiaren arrazoietako bat. Eta konfiantza sustatzeagatik zigorra ezarri dio Espainiako Bankuak Fibanci. Bere kontuen berri emateko eskatu zion Espainiako Bankuak Fibanci, baina honek informazioa ukatu eta ikerketa oztopatu egin duela ondorioztatu Espainiako banku gorenak, eta ondorioz 90.000 euroko isuna jarri dio. Fibanc-eko presidente Carlos Tusquetsi beste 10.000 euroko isun bat jarri dio, arrazoi berarengatik. Italiako bazkide baten aseguru produktu bati buruzko informazioa ezkutatzea leporatu diote.
BURTSA. 'Amerikanoari' esker
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu