Telefono zerbitzua berreskuratu dute Buñuelen, 127 eguneko etenaren ondoren

Movistarren arazoak tarteko, Nafarroako herri horretako bizilagunen erdiak eta udala telefonorik gabe egon dira apirilaren 3tik.

Buñuel, Nafarroako Erriberan. BUÑUELGO UDALA
Buñuel, Nafarroako Erriberan. BUÑUELGO UDALA
xabier martin
2024ko abuztuaren 9a
17:30
Entzun

Internet sarearen eta telefono zerbitzuen matxurak ez dira apartekoak, baina bai matxura bat konpontzeko 127 egun behar izatea; are gehiago kaltetua erabiltzaile bakarra ez, baina herri baten biztanleen erdiak direnean, udala eta osasun zerbitzuak barne. Hori gertatu da Buñuelen (Nafarroa). Apirilaren 3an, telefono zerbitzua eten egin zitzaien Movistar konpainiarekin kontratua zutenei, eta gaur berreskuratu dute, 127 egun geroago.

Udalak azaldu du Movistar konpainiaren eta hari ingeniaritza zerbitzuak ematen dizkion hornitzailearen arteko arazoak egon direla tarte luze horretan. Enrique Villafranca alkateak «sumindura» erakutsi du, herriko pertsona ugari «ezinean» utzi dituelako telefono konpainiak: «Arazo hau askoz ere azkarrago konponduko zen enpresek gure beharrak serio hartu izan balituzte. Herri txiki bat gara, baina gure bizilagunek beste edozein herritako biztanleen pareko errespetua merezi dute». Erantsi du Buñuelen pairatu duten egoerak ez duela laguntzen hustutako landa herriak betetzen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.