Bruselak ez du hizkuntzen zailtasuna neurtzen oposizioetan

Izaskun Bilbaok Bruselan galdetu du ea hizkuntzen zailtasuna kontuan hartu behar den oposizioetan

Izaskun Bilbao, artxiboko argazki batean. CARLOS ORTEGA / EFE.
2022ko apirilaren 7a
00:00
Entzun
BILBO. Europako Batasunean oposizioetan aurkezten diren hautagaien merituak baloratzeko kontuan hartzen al da hizkuntzen zailtasuna? Galdera hori egin dio Izaskun Bilbao Europako Parlamentuko EAJko diputatuak Johannes Hahn Batasuneko funtzio publikoaren eta aurrekontuen komisario arduradunari. «Europako erkidegoetako hizkuntza araubidearen arabera, hizkuntza ofizial guztiak dira baliozkoak, eta ez zaie inolako sailkapenik edo neurketarik aplikatzen», erantzun dio Hahnek. Horrez gain, Bilbaok jakin nahi izan du ea Europan rankinik dagoen hizkuntzak ikasteko zailtasunari dagokionez; erantzuna, kasu horretan ere, argia izan da: ezezkoa eman dio arduradunak. Beraz, balioa galtzen du Gasteizko epaitegi batek oraintsu emandako argudioak: euskara «zaila» dela; «munduko hizkuntza zailenen artean bosgarrena».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.