Brebeta euskaraz egiteko aldarria

2021eko ekainaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Dozenaka lagun bildu ziren atzo eguerdian Akademia Ikuskaritzak Donibane Lohizunen (Lapurdi) duen ordezkaritzaren aitzinean. Brebeta osoki euskaraz pasatu ahal izatea aldarrikatu zuten bertan Seaskako ikasle, guraso eta irakasleek.

Izan ere, datorren astean pasatzekoa dute kolegio bukaerako froga, 28an eta 29an, zehazki. Historia eta matematika frogak euskaraz erantzun ditzakete ikasleek; zientzietako froga, berriz, ez. Halere, euskaraz itzuliko dituzte berriz ere kopiak, eta zuzenduak izateko bermeak galdetu dituzte. Ondoko protesta uztailaren 1ean eginen dute, Donapaleun (Baxenabarre).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.