Koronabirusa
Botoak etxe barruan jaso ahal izango dituzte
GASTEIZ. Hauteskunde Batzorde Zentralak onartu du uztailaren 12ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan posta bidez bozkatu ahal izatea, boto papera daukan gutun azala etxean entregatuz, Correosen bulego batean egin beharrean. Eusko Jaurlaritzak gaixorik dauden pertsonen, bakartze prebentiboan daudenen eta erresidentzietako erabiltzaileen inguruan egindako kontsulta bati ere erantzun diote. Bertan jasotzen denez, momentuan ez da beharrezkoa aparteko neurri gehigarriak hartzea gehiago malgutzekoaurreikusita dagoen posta bidezko «bermedun prozesua». UGTren eta CCOOren arabera, erantzun horrek esan nahi du Hauteskunde Batzordeak debekatu egin duela postaria etxe barruan sartzea, eta botoa eta dokumentuak atearen beste aldean eman beharko dizkietela. UGTk ohar batean babes juridikoa eskatu du, baita langile gehiago kontratatzea eta segurtasun eta osasun neurriak hartzea ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu