Bost urteko zigorra eskatu du fiskalak Barcinari tartak bota zizkiotenen aurka

Erredakzioa
Iruñea
2013ko martxoaren 26a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Fiskalak berretsi egin duNafarroako Gobernuko presidente Yolanda Barcinari tartak botatzeagatik abiadura handiko trenaren aurkako lau ekintzaileren kontra egindako zigor eskaria. Zehazki bost urteko zigor eskaria egin du. Akusazioak, berriz, bederatzi urteko zigor eskaria egin du ekintzaile horietako batentzat: Gorka Ovejerorentzat; sei urtekoa, aldiz, beste hirurentzat: Ibon Garciarentzat, Julio Martinentzat eta Mikel Alvarezentzat.

Pirinioetako Lan Komunitatea garraioaren inguruan Okzitaniako Tolosan egiten ari zen lan bilera batean bota zizkioten tartak, tren lasterraren aurka zeudela adierazteko. Espainiako Auzitegi Nazionalaren esku dago dago auzia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.