Bost urteko kartzela zigorra ezarri diote gizon bati, bi adingabekoren kontrako sexu erasoak egotzita

Asteazkenean epaitu zuten Baionako auzitegian. Sare sozialak erabiltzen zituen adingabeko neskekin harremanean jartzeko

Berria
2020ko apirilaren 17a
11:50
Entzun

35 urteko gizon bat bost urteko kartzela zigorrera kondenatu du Baionako auzitegiak bi adingaberen kontrako engainua eta sexu erasoak egotzita. 2018 agorrilean gertatu ziren erasoak, Larresoroko (Lapurdi) bestetan. Aurrekariak zituen gizonak: gisa bereko gertakariengatik epaitu zuten 2012an. 

14 urteko neska bat harekin Larresoroko bestetara joateko konbentzitu, eta bertan erasotzen saiatu zen gizona, baina neskak ihes egitea lortu zuen. Gaur berdinean, beste neska bati eraso zion gizonak.

Ikerketaren baitan, gizonaren Marseillako (Frantzia) etxean irudi pedopornografikoak aurkitu zituzten ordenagailuan eta disko gogorretan. Haren bikote ohiaren alabak ere gizonaren kontrako salaketa ezarri zuen. 

Baionako prokuradoreak zortzi urteko zigorra eskatu zuen gizonarentzat; azkenean, bost urteko zigorra ezarri dio Baionako auzitegiak. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.