gizartea

Bost "lapur arriskutsu" atxilotu dituzte Bizkaian eta Espainian, eta Herrialde Katalanetako hilketa bat egotzi diete

Bilbon, Portugaleten eta Castron egin dute operazioa Ertzaintzak, Espainiako Poliziak, Guardia Zibilak eta Mossos d'Esquadrak.

2011ko martxoaren 29a
16:09
Entzun

Poliziak bost lagun atxilotu ditu bart Bilbon, Portugaleten eta Castro Urdialesen (Espainia), lapurrak izatea eta iaz Cambrils-en (Tarragona, Herrialde Katalanak) banku bateko langile bat hiltzea egotzita. Berri agentzien arabera, Ertzaintzak, Espainiako Poliziak, Guardia Zibilak eta Mossos d'Esquadrak elkarlanean egindako operazioa izan da, eta Bilbon hiru etxe eta jatetxe bat miatu dituzte, Portugaleten etxe bat eta beste bat Castron. Taldea "arrisku handikoa" dela diote poliziek, eta 50en bat lapurreta leporatzen dizkiete.

Hilketa lapurreta batean izan zen, joan den urriaren 25ean, Banco Santanderren. Langileak —Estela Calduch, 25 urte— tiro bat jaso zuen.

Atxilotu batek Bilbon ostatua du duela hilabete batzuetatik.

Poliziek hilabeteetako ikerketa egin dute, Erandion Ertzaintzak duen egoitzan. Elkarrekin egindako antzeko lehen operazioa da.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.