Bost gazteren aurka 3 urte eta 9 hileko zigorra eskatu dute

Arrotxapeko Gaztetxea hustu zenean, Poliziari eraso egitea eta lesio delituak egozten dizkie akusazioak

2022ko martxoaren 3a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
IRUÑEA. Irailaren 2an, Arrotxapeko Gaztetxea hustu zuen Espainiako Poliziak, eta operazioaren aurka protesta egin zuten dozenaka gaztek. Polizia bortizki oldartu zitzaien, eta sei gazte atxilotu zituen. Atzo, Erraki Langile Kontrolpeko Espazioen Babes Sareak adierazi zuen bost gazteren aurka hiru urte eta bederatzi hilabeteko espetxe zigorra eskatu duela fiskaltzak. Seigarrenaren aurka bi urteko zigorra eskatzen du. Egun hartako irudietan oldarraldia grabatua geratu bazen ere, agintaritzari eraso egitea eta lesioak eragitea egozten dizkie gazteei.

Errakik salatu zuen egungo «erasoaldi politiko eta ekonomikoan» okupatzeko aukera murrizten ari dela. Gaineratu du auzi judizialak isunen bidez asmoa argia duela: «Langileek guneak kontrolatu ahal izatea eragotzi nahi dute, eta jabego pribatuaren aurka antolatzen direnei beldurra eragin». Epaiketaren egunean elkarretaratzea egingo dute, 09:30ean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.