Etxeratek jakinarazi duenez, Espainiako Espetxe Erakundeek sei preso lekualdatu dituzte azken egunetan. Horietako lau Euskal Herriratu egin dituzte, eta beste bi, hurbildu.
Unai Bilbao Solaetxe, Ibai Beobide Arza, Igor Portu Juanena, Joanes Larretxea Mendiola eta Andoni Goikoetxea Gabirondo dira Euskal Herriratu dituzten bost presoak. Bilbao Darocako espetxetik (Espainia, 345 kilometro) Zaballakora eraman dute; Beobide, Burgosekotik (Espainia, 215 kilometro) Basaurikora; Portu, Darocakotik Zaballakora; Larretxea, Villabonakotik (Espainia, 385 kilometro) Martutenekora; eta Goikoetxea, El Duesotik (Espainia, 170 kilometro) Martutenekora.
Horiez gain, Mikel Azurmendi Peñagarikano Zuerako espetxetik (Espainia, 245 kilometro) El Duesora hurbildu dute, eta Manex Castro, berriz, Darocakotik El Duesora.