Bost ehiztari zigortzeko eskatu dute, ugatzak tiroka uxatzen aritu direlakoan
PAUE. Hegaztiak Babesteko Ligak salaketa jarri du Paueko auzitegian Euskal Herriko bost ehiztariren kontra, tiroka ugatzak uxatzen aritzea egotzita. Babestutako hegaztia da ugatza, eta, taldearen arabera, delitua da ehiztariek eginikoa. Lehen auzialdian libre utzi zituzten ehiztariak, eta helegitea jarri du elkarteak. Epaia maiatzean emango dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu