gizartea

Bost auto kaltetu dira Sestaon sutean

Aparkamentu batean izan da ezbeharra. Ertzaintzak dio azkeneko asteetan Ezkerraldean antzeko gertaerak izan direla.

2009ko abenduaren 30a
09:52
Entzun
Sestaoko (Bizkaia) aparkamentu batean bart izandako sutean bost auto kaltetu dira. Pablo Sarasate kalean izan da ezbeharra, goizeko laurak aldera, eta auto haietako lau kiskalita geratu dira eta besteak kalte garrantzitsuak izan ditu.

Institutu bateko aparkamentua da.

Ertzaintza sutea ikertzen ari da, eta azkeneko asteetan Ezkerraldean antzeko gertaerak izan direla gogoratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.