DONOSTIA. Kote Cabezudo argazkilari eta erasotzailearen aurkako bosgarren epaiketa eginen dute martxoaren 2an Donostiako 3. Instrukzio Epaitegian; oraingoan, agintearen aurkako desobedientzia leporatuta. 2017ko urtarrilean Ana Isabel Perez Asenjo Donostiako 4. Instrukzio Epaitegiko magistratuak Cabezudori agindu zion saretik ken zitzala zenbait argazki eta adingabe bat agertzen ziren zenbait bideo: Cabezudok ez zuen bete epailearen agindua, eta horregatik epaituko dute heldu den asteartean.
Cabezudoren biktimen elkarteak bertze behin salatu du Perez Asenjo epailearen jarrera ere ez zela egokia izan, ez baitzion Cabezudori berriro galdegin irudiak saretik ken zitzan: «Epaileari gaina hartu zion sumario nagusiak, eta ustezko akatsak egin zituen instrukzio osoan». Taldeak azaldu duenez, horregatik ari dira orain Cabezudo berriro epaitzen, epaiketa nagusitik kanpo. Fiskaltzak eta akusazio partikularrak hamabi hilabeteko espetxeratze zigorra eskatu dute.
Bosgarren epaiketa Kote Cabezudori
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu